• Entrada a la Fundación Abastos Fundazioa
  • Pasillo de acceso a la Fundación Aabstos Fundazioa
  • Sala de cocina de la Fundación Abastos Fundazioa
  • Aula de cocina de la Fundación Abastos Fundazioa
  • Plaza de la Fundación Abastos Fundazioa
  • Huertos de la Fundación Abastos Fundazioa
  • Puesto del profesor del aula de cocina de la Fundación Abastos Fundazioa

GORBEIAko zaporeak salgai, euren produktoreen eskutik (I)

Zaleak

GORBEIAko zaporeak Gasteizko Azoka Plazan salgai, euren produktoreen eskutik

Erakusketa, show-cookinga eta salmenta.

Datozen abenduaren 15 eta 17etan, ostegun eta larunbatean, Gorbeia eskualdeko produktuak Gasteizko Azoka Plazara helduko dira, euren produktoreen eskutik zuzenean.

Gorbeialdeko Kuadrillak jarri du martxan ekimena, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailaren laguntzarekin, gure produktuen ezaguera eta salmenta Arabako hiriburuan bultzatzeko asmoz.

Horrela, 15ean, ostegun goizez eta arratsaldez eta 17an, larunbat goizez, Azoka Plazako lehenengo solairuan Gorbeia Txokoa prestatuko da, El invernadero deitzen den tokian (sukaldaritza gelaren ondoan). Hor euren baserrietako onena erakusten eta saltzen egongo dira, besteak beste, honako ekoizleak:

  • Goiuriko Basterra Anaiak Gaztandegia, Oletako Atxeta Gaztandegia eta Oletako Kerixara Gaztandegia,
  • Elosuko Maghú (Eguzkilorearen produktu eta deribatuak),
  • Oletako Atxineta Baserria (ahabi-marmeladak eta Zukuak),
  • Aramaioko Asier Agirre (Fruta eta Barazkiak),
  • Izarrako Goiuri (Euskal Pastelak),
  • Izarrako Urtaran Okindegi-Gozotegia, eta
  • Oiardoko Baias Garagardotegia.

Aldi berean, aipatutako bi egun horietan Gorbeialdeko Kuadrillak stand bat izango du informazio turistikoa emateko eta hainbat jarduera eskainiko ditu:

  • Joserra Agirianok gidatutako Gorbeiako produktuen dastaketa bat,
  • Gorbeia Pintxoa egiten ikasteko klase bat, Merkatuko sukaldariaren, Antonio Sanchezen, eskutik, eta
  • eta Baias Garagardotegiak asmatutako azken garagardoarekin pintxo bat sukaldatzeko show cooking bat (1'00 €).

Gainera, Gorbeia txokoan erositako produktuekin, hainbat opariren zozketetan parte hartzeko aukera izango da. Besteak beste:

  • Gorbeiako egonaldi bat,
  • zonaldeko jatetxe batean afari edo bazkari bat,
  • eskualdea ezagutzeko bisita gidatuak,
  • Hontza Extrem Abentura Parkerako sarrerak,
  • Artzain, egun batez esperientzia, eta
  • Gorbeiako produktuekin hainbat saski.

Sarrera librea lekuak bete arte!

Tailerraren deskribapena

Hasiera data
Amaiera data
Prezioa Doain
Ordu/Saio 5,5
Saioak 1
Ordu kopuru osoa 5,5
Ordutegia J 11:00 ÷ 14:00 y 17:00 ÷ 19:30
Maila *
Babesak
Gorbeialdeko Kuadrilla
Hizkuntza Castellano / Euskera
Lekua
Invernadero hortícola - Baratze-negutegia (Fundación Abastos Fundazioa)
Calle Jesús Guridi kalea 1-A, 2ª Vitoria-Gasteiz, Álava/Araba 01004 España
Invernadero hortícola - Baratze-negutegia (Fundación Abastos Fundazioa)
0,00 € 36
Partekatu:
Bidali ·GORBEIAko zaporeak salgai, euren produktoreen eskutik (I)· : FaceBookBidali ·GORBEIAko zaporeak salgai, euren produktoreen eskutik (I)· : TwitterBidali ·GORBEIAko zaporeak salgai, euren produktoreen eskutik (I)· : WhatsAppBidali ·GORBEIAko zaporeak salgai, euren produktoreen eskutik (I)· : Pinterest
Buber Sariak 2016 - Gastronomia eta Turismoa